202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 36. lurzatian. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2024ko irailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aldatu daitezen udalaren hirigintza planean Untzueko 2. poligonoko 36. lurzatirako ezarritako lerrokadurak, bat etorriz espedientean jasotakoarekin. María Sanz Solak sustatu du eta Juan Ignacio Urquia Lus arkitektoak idatzi du 2024ko uztailaren 18an. Espediente zenbakia: 130/2024.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta onetsi den aipatu araudia, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es/info.0).

Untzuen, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413720