2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Tebasko 1. poligonoko 73. lurzatian (UOR-1). Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Milton Eduardo Quinga Alomoto sustatua 1. poligonoko 73. lurzatian.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413518