2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 13. lurzatian (Jakako errepidea, 10). Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Jakako errepideko 10ean (Noain), honako xede honekin: obrak gauzatzea igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak erabat ezabatzeko. Xehetasun-azterketa hori Eduardo Sanz Garde eta Jorge San Miguel Bellod arkitektoek idatzitako dokumentuaren arabera eginen da.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2024ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413716