202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, 2. poligonoko 193. lurzatiko eraikina ukitzen duten lerrokaduretan (Zubiarte kalea 61). Aldaketaren araudia

Uharteko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntual bat ("Alde zaharreko determinazioak") Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean. Uharteko Udalak berak sustatu zuen aldaketa.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2024ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413814