2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari ofiziala, diruzain eginkizunak dituena. Izendapena
Alkatetzaren 2024-0014 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz (proposamena, administrari-ofizial bat izendatzeko, diruzain eginkizunak dituena, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunean), Izaskun Peña Lorente Batasuneko lan-kontratudun finko izendatzen da administrari-ofizialaren lanpostuan, diruzain eginkizunekin. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.
Lanpostuen jabetza hartu beharko da 10 egun naturaleko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Garinoainen, 2024ko irailaren 20an.–Batasuneko burua, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2413723