2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-hezitzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta izangaien zerrenda bat osatzeko sortzen diren ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko. Deialdiaren azken puntuazioaren akta eta izendapen proposamena
Ikusirik dagokion deialdiaren 8. oinarriaren edukia, kalifikazio-epaimahaiak honako hau erabaki zuen 2024ko abuztuaren 12an:
1. Deialdiaren azken puntuazioaren akta onestea. Hona hemen haren edukia:
OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BALORAZIOA, GUZTIRA |
IZEN-ABIZENAK | LEHEN ARIKETAREN (teorikoa) BALORAZIOA | BIGARREN ARIKETAREN (praktikoa) BALORAZIOA | HIRUGARREN ARIKETAREN BALORAZIOA (ariketa praktikoaren defentsa) | LEHIAKETAREN BALORAZIOA | OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BALORAZIOA, GUZTIRA |
ARRUABARRENA OCHANDORENA MAITANE | 24,53 | 22,50 | 10,00 | 12,93 | 69,96 |
GAMIO EQUIOIZ UXOA | 16,94 | 21,637 | 9,00 | 6,91 | 54,48 |
HUARTE JACA MIREN | 15,95 | 21,75 | 8,25 | 16,08 | 62,03 |
2. Deialdia egin duen administrazioari –Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, alegia– honako hau proposatzea:
–Kontrata dezala Maitane Arruabarrena Ochandorena izangaia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat betetzeko lanaldi osoan eta lan-kontratudun finkoaren araubidean, hura baita deialdiko probetan, osotara, puntuaziorik handiena lortu duena.
–Onets dezala deialditik atera den zerrenda, aipatutako Mankomunitatean gizarte-hezitzailearen lanpostua betetzeko etorkizunean sortzen ahal diren premiei erantzuteko; hori guztia, deialdian ezarritakoari jarraikiz.
Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturalen barnean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko dizkio Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
Horiek guztiek horrela, iragarki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko irailaren 19an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2413745