2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lorezaintzako langileen izendapena
Bukatu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen honako deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Hala, kalifikazio-epaimahaiak Miguel Pascual Calvoren eta Alazne Torres Cigandaren aldeko izendapen proposamena egin du, Lorezaintzako langile gisa aritzeko.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, 2024ko irailaren 25eko 1519 eta 1520 Ebazpenen bidez, funtzionario izendatu ditu Miguel Pascual Calvo (plantilla organikoan 46103 zenbakia duen lanpostua) eta Alazne Torres Ciganda (plantilla organikoan 46107 zenbakia duen lanpostua), lorezaintzako langile gisa aritzeko. Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko irailaren 30a izatea erabaki da.
Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 25ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2414019