202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lorezaintzako behargin baten izendapena

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1521. Ebazpena eman zuen 2024ko irailaren 25ean. Hona hemen:

Bukatu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiak Andrea Iratxe Rodrigo Manzarraga izendatzeko proposamena egin zuen, lorezaintzako beharginaren lanpostuan aritzeko, bera baita puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia.

Izendatu ahal izateko, deialdiaren oinarriek eskatzen zituen agiriak aurkeztu dira dagoeneko, eta dagokien espedientean jaso dira.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatu deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Andrea Iratxe Rodrigo Manzarraga izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta hutsik dagoen lorezaintzako beharginaren lanpostua (46104 zenbakia) adjudikatzea.

2. Ezartzea 2024ko irailaren 30a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna. Deialdiaren 10.5 oinarriarekin bat, ez bada ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dira toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 25ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2414018