2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Tokiko liburutegiko arduradunaren izendapena
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1518. Ebazpena eman zuen 2024ko irailaren 25ean. Hona hemen:
Bukatu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiak Raquel Navarro Cuesta izendatzeko proposamena egin zuen, bera baita puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia.
Izendatu ahal izateko, deialdiaren oinarriek eskatzen zituen agiriak aurkeztu dira dagoeneko, eta dagokien espedientean jaso dira.
Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatu deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Raquel Navarro Cuesta izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta esleitzea 33003 zenbakiko lanpostu hutsa, tokiko liburutegiko arduradunarena.
2. Ezartzea 2024ko irailaren 30a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna. Deialdiaren 11.5 oinarriarekin bat, ez bada ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dira toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 25ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2413920