2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko osagarria duten Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko irailaren 23an:
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez –2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan– deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko osagarria duten Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 18an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.
Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiek egindako hautaketarekin bat, hau
EBATZI DUT:
1. Osagarria duten Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plazak María Aznar Antunez, María José Galar Sola, Miriam Arregui San Martín, Diana López Domínguez, Eva Belén Alegre Pérez de Ciriza eta Rosa García Ayesari esleitzea, jarraian xedatutakoaren arabera:
IZEN-ABIZENAK | PLAZA | PLAZAREN ZENBAKI BERRIA (*) | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
MARÍA AZNAR ANTUNEZ | 1-201000-27 | | Gizarte Ekintza | Donibaneko auzo-unitatea - AUTONOMIA PROGRAMA | Funtzionariotza |
MARÍA JOSÉ GALAR SOLA | 2-201000-5 | 1-201000-149 | GIZARTE-ENPLEGUA |
MIRIAM ARREGUI SAN MARTÍN | 1-201000-91 | | Donibaneko auzo-unitatea - HAURRENDAKO PROGRAMA |
DIANA LÓPEZ DOMÍNGUEZ | 2-201000-12 | 1-201000-156 | Donibaneko auzo-unitatea - HARRERA ETA AUTONOMIA PROGRAMA |
EVA BELÉN ALEGRE PÉREZ DE CIRIZA | 2-201000-2 | 1-201000-146 | Alde Zaharreko auzo-unitatea - AUTONOMIA PROGRAMA |
ROSA GARCÍA AYESA | 2-201000-1 | 1-201000-145 | Arrosadiko auzo-unitatea - HARRERA PROGRAMA |
(*) Funtzionario-plazaren zenbaki berria esleitzen da. |
2. Zehaztea lanpostu hutsez jabetzeko eguna 2024ko urriaren 17a izanen dela.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzea agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Giza Baliabideetako jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2413887