2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Izendatzea gizarte-laneko erdi-mailako tituluduna, osagarriduna; teknologia berrietako teknikaria, webgunearen arduraduna; eraikuntzako lantegi-eskolako zuzendaria; eraikuntzako lantegi-eskolako zuzendaria; obra publikoetako ingeniari teknikoa; ikuskatzaile laguntzailea (eraikinetako mantentze-lanak)
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaituta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion hainbat lanpostu huts sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua –enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera–, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.
Adierazi behar da proposatutako izangaien artean, María Barásoain Castaño eta María Ascensión Sepúlveda Muñoz andreek ezin izan dituztela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.
Gainerako izangaiek eskatutako agiriak epearen barruan aurkeztu dituzte, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Carmen Irigoyen Azpilicueta, Yolanda De Miguel Olalla, Araceli Rey López, María Ángeles Suescun García, María Mercedes Esparza Oroz, Marta Ciriza Erviti, Mónica Lajarín Castellot, Ana Cristina Compains Beaumont, María Aránzazu Fraile Velaza, María Galindo Jordán, María Lourdes Rey Arizcuren, Maider Iraizoz Irurita, Juan Ignacio Barberena Biurrarena, Beatriz Navarro Miquelarena eta Pedro Lecumberri Cañal, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
Gizarte-laneko erdi-mailako tituluduna, osagarriduna | MARÍA CARMEN IRIGOYEN AZPILICUETA | 1-201000-150 |
YOLANDA DE MIGUEL OLALLA | 1-201000-29 |
ARACELI REY LÓPEZ | 1-201000-155 |
MARÍA ÁNGELES SUESCUN GARCÍA | 1-201000-153 |
MARÍA MERCEDES ESPARZA OROZ | 1-201000-152 |
MARTA CIRIZA ERVITI | 1-201000-39 |
MÓNICA LAJARÍN CASTELLOT | 1-201000-10 |
ANA CRISTINA COMPAINS BEAUMONT | 1-201000-154 |
MARÍA ARÁNZAZU FRAILE VELAZA | 1-201000-113 |
MARÍA GALINDO JORDÁN | 1-201000-151 |
MARÍA LOURDES REY ARIZCUREN | 1-201000-147 |
Teknologia berrietako teknikaria, webgunearen arduraduna | MAIDER IRAIZOZ IRURITA | 1-104400-1 |
Eraikuntzako lantegi-eskolako zuzendaria | JUAN IGNACIO BARBERENA BIURRARENA | 1-104600-1 |
Obra publikoetako ingeniari teknikoa | BEATRIZ NAVARRO MIQUELARENA | 1-200202-8 |
Ikuskatzaile laguntzailea (eraikinetako mantentze-lanak) | PEDRO LECUMBERRI CAÑAL | 1-406700-38 |
2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea Gabriel Aldabe González eta Asier Pérez Areta, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
Gizarte-enpleguko ofiziala (obrak) | GABRIEL ALDABE GONZÁLEZ | 2-407400-1 |
ASIER PÉREZ ARETA | 2-407400-5 |
3. Epearen zenbaketa etetea María Barásoain Castaño eta María Ascensión Sepúlveda Muñozen kasuan, egiaztatu duten ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 17an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2413858