202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Izendatzea Aparkaleku, Emakida eta Ibien zerbitzuko burua eta Mugikortasun-teknikaria

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaituta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion honako lanpostu huts hauek

–Aparkaleku, Emakida eta Ibien zerbitzuko buruaren 1 plaza.

–Mugikortasun-teknikariaren 1 plaza.

oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua -enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera-, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiekin bat etorrita egin baita, eta kasuan kasuko hautaketa-epaimahaiek emandako izendapen-proposamenekin bat, behin aurkeztuta eskatutako agiriak, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Judith Blanco Santamaría eta Mikel Merina Pomares, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

APARKALEKU, EMAKIDA ETA IBIEN ZERBITZUKO BURUA

JUDITH BLANCO SANTAMARÍA

1-209100-1

MUGIKORTASUNEKO TEKNIKARIA

MIKEL MERINA POMARES

1-209200-1

2. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 17an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2413856