2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Deialdia, txanda irekiko oposizio bidez garbiketako langileen bi lanpostu huts betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapenak
Ikusirik 2024ko martxoaren 13ko 245/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, argitaratua) onetsi zela deialdia Funesko Udalaren zerbitzuko D mailako garbiketako langileen lanpostuan (plantilla organikoko 3-07 eta 3-08 plazak) txanda irekiko oposizio bidez bi lanpostu huts betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean.
Kontuan hartu da oposizio prozedura horretan José Manuel Cortés Gilek eta Elvira Lorente Medranok parte hartu zutela, eta horien puntuazio osoaren arabera, aipatutako deialdiko plaza kopuruan sartzen dira.
Ikusi da aipatu deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamena, oposizio-fasea gainditu duten José Manuel Cortés Gil eta Elvira Lorente Medrano izangaiak izendatzeko.
Egindako deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan hartuta, José Manuel Cortés Gil eta Elvira Lorente Medrano izendatu behar dira garbiketako langile, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoz.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko h) letran ezarritakoaren arabera, eta legez ematen zaizkion eskumenekin bat etorriz, Funesko Udaleko alkateak, 2024ko irailaren 20an emandako ebazpen batzuen bidez, honako hau ebatzi du:
Lehenengoa.–José Manuel Cortés Gil izendatzea plantilla organikoko garbiketako langile, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoz, eta Funesko Udaleko 3-07 plaza esleitzea, berak gainditu baitu deialdia, txanda irekiko oposizio bidez D mailako garbiketako langileen bi lanpostu huts betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean.
Bigarrena.–Elvira Lorente Medrano izendatzea plantilla organikoko garbiketako langile, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoz, eta Funesko Udaleko 3-08 plaza esleitzea, berak gainditu baitu deialdia txanda irekiko oposizio bidez D mailako garbiketako langileen bi lanpostu huts betetzeko lan-kontratudun finkoen araubidean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, horren berri ematea osoko bilkurari egiten duen hurrengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta karguaz jabetzeko eguna ezartzea 2024ko urriaren 20a.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, egintza honen aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2413741