2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erizainak izendatzea, San José Zahar Etxean jardun dezaten
2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bi erizain lanpostu hutsetarako izendatzea, Corellako San José Zahar Etxean jarduteko.
Corellako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Honako hauek langile lan-kontratudun izendatzea, erizain lanpostua bete dezaten Corellako San José Zahar Etxean:
LANPOSTUAREN IZENA | IZEN-DEITURAK |
ERIZAINA | NOEMÍ JIMÉNEZ MARÍN |
ERIZAINA | CLARA LÓPEZ PÉREZ DE URABAYEN |
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | SARBIDEA | IZEN-DEITURAK |
ERIZAINA | 1 | Merezimendu-lehiaketa | NOEMÍ JIMÉNEZ MARÍN |
ERIZAINA | 1 | Merezimendu-lehiaketa | CLARA LÓPEZ PÉREZ DE URABAYEN |
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 11n jabetu beharko dute lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.
Laugarrena.–Izendapen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2413787