202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zuzendari lanpostu hutserako izendatzea, Corellako San José Zahar Etxean jarduteko

2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zuzendari lanpostu hutserako izendatzea, Corellako San José Zahar Etxean jarduteko.

Corellako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Honako hau langile lan-kontratudun izendatzea, zuzendari lanpostua bete dezan Corellako San José Zahar Etxean:

LANPOSTUAREN IZENA

IZEN-DEITURAK

ZUZENDARIA

AINHOA GIL PÉREZ

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, zerrenda honetan ageri den moduan:

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

SARBIDEA

IZEN-DEITURAK

ZUZENDARIA

1

Merezimendu-lehiaketa

AINHOA GIL PÉREZ

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 11n jabetu beharko du lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

Laugarrena.–Izendapen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2413785