2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Akats zuzenketa deialdi honen iragarkian: deialdia, mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez
2024ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 3ean, deialdi bat argitaratu zen, mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Euskarazko bertsioan, 2. oinarrian ("Betebehar orokorrak"):
Honela dioen tokian: "d) Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa, goi-mailako teknikariaren titulua (goi-mailako heziketa zikloa) edo horien baliokidetzat deklaratu den titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Nafarroako administrazio publikoetan".
Honela behar du: "d) Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa, goi-mailako teknikariaren titulua (goi-mailako heziketa zikloa) edo horien baliokidetzat deklaratu den titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Administrazio Publikoetan".
Hortaz, eskabideak aurkezteko epea (deialdiaren 3.1 apartatuan ageri da) luzatzen da, eta izanen da 30 egun naturalekoa, akatsak zuzentzeko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Beran, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2414194