202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Akats zuzenketa deialdi honen iragarkian: deialdia, arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez

2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ean, deialdi bat argitaratu zen, arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Euskarazko bertsioan, 2. oinarrian ("Betebehar orokorrak"):

Honela dioen tokian: "d) Arkitekturako unibertsitate titulua edukitzea, edo arkitektoaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duten gradua eta unibertsitate masterraren titulu ofiziala, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Nafarroako administrazio publikoetan".

Honela behar du: "d) Arkitekturako unibertsitate titulua edukitzea, edo arkitektoaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duten gradua eta unibertsitate masterraren titulu ofiziala, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Administrazio Publikoetan".

Hortaz, eskabideak aurkezteko epea (deialdiaren 3.1 apartatuan ageri da) luzatzen da, eta izanen da 30 egun naturalekoa, akatsak zuzentzeko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Beran, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2414193