202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, igeltsero-ofizialaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 16an hartua, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, igeltsero-ofizialaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.

Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzurako igeltsero-ofizialaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal den izangaia adierazita.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (igeltsero-ofizialaren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–Honako hau izendatzea funtzionario Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko, bat etorriz igeltsero-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren emaitzarekin:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Román Aristorena Ostériz

7.4

Igeltsero-ofiziala

Barañaingo Udala

Funtzionarioa

Bigarrena.–Adieraztea interesdunari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2413734