1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 2748/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi-mailako tituludunen 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialditik datozen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrendak onesten baitira.
Carlos Arriazu Antón jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 2748/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik datozen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrendak. Hain zuzen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi-mailako tituludunen gehienez 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2414074