202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

10699E/2024 EBAZPENA, irailaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, partzialki aldatzen duena zenbait agenteren behin betiko atxikipena, apirilaren 20ko 4128E/2024 Ebazpenaren bidez erabakitako destinoei dagokiena. Hain zuzen, ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agenteen lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten da, maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian. Hori dena, bete dadin Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 7613E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez baiesten baita 1015 polizia identifikazio zenbakia (PIZa) duen foruzain-agenteak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, aipatu deialdiaren merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurkakoa.

Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2023ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 125/2023 Ebazpenaren bidez, epe bat ireki zen izangaiek deialdi horretan aurkeztutako eskaeretan atzemandako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako deialdian onartutako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak onetsi ziren, hurrenez hurren, Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 135/2023 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 6ko 180/2023 Ebazpenaren bidez –azken hau Barneko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 219/2023 Ebazpenaren, abenduaren 1eko 225/2023 Ebazpenaren, abenduaren 21eko 252/2023 Ebazpenaren eta apirilaren 16ko 3987E/2024 Ebazpenaren bidez zuzendua–.

2024ko apirilaren 10ean, merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren, eta apirilaren 15ean eta 16an berriro ere argitaratu ziren, behin betiko emaitzak zuzenduta.

Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 4128E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agenteen lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebatzi zen (maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia), eta agente izangaientzako destinoen behin betiko atxikipena erabaki zen.

2024ko apirilaren 29an, zenbait informazio eskaera aurkeztu ondoren, 1015 PIZa duen agenteak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen lehiaketaren behin betiko emaitzak onetsi zituen kalifikazio-epaimahaiaren erabakiaren aurka, uste baitzuen 1211 PIZa duen agentearen merezimenduak oker baloratu zirela, eta, beraz, berari dagokiola lanpostua lortzea Ingurumen Ikerketaren Taldean, Iruñeko destinoan.

Egin beharreko izapideak egin ondoren, Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 7613E/2024 Ebazpenaren bidez, baietsi egin zen 1015 PIZa duen agenteak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egin zen zenbait agenteren merezimenduen balorazioa eta, horren ondorioz, destino jakin batzuen esleipena.

2024ko abuztuaren 26an, destino horien behin-behineko esleipen berria argitaratu zen deialdiaren web fitxan, errekurtsoa onartzeak eragin dien agenteei dagokiena, eta alegazioak aurkezteko epe bat eman zen.

Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez zenez, destino horiek esleitzeko proposamen berria behin betiko bihurtu zen, eta argitara eman zen 2024ko irailaren 12an, deialdiaren web fitxan, xehetasun hauekin:

LANPOSTUA

DESTINOA

PIZa

11559

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

477

11560

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1206

11566

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1151

11567

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

885

11568

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

901

11569

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1015

3567

Bide Segurtasuneko 3. Taldea (Iruña)

1211

Hala, bidezkoa da deialdia egin duen organoak alda dezala agente horien destinoen behin betiko atxikipena, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea honako hauek zehaztuta: agente bakoitzaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikipeneko antolaketa unitatea. Gainera, atxikipen horren eta esleitutako destinoaz jabetzearen ondorioak zehaztuko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Partzialki aldatzea zenbait agenteren behin betiko atxikipena, apirilaren 20ko 4128E/2024 Ebazpenaren bidez erabakitako destinoei dagokiena. Hain zuzen, ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agenteen lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten da, maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian. Hori dena, bete dadin Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 7613E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez baiesten baita 1015 polizia identifikazio zenbakia (PIZa) duen foruzain-agenteak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, aipatu deialdiaren merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurkakoa.

2. Jarraian aipatzen diren Nafarroako Foruzaingoko agenteak destino hauei atxikitzea:

LANPOSTUA

DESTINOA

PIZa

11559

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

477

11560

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1206

11566

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1151

11567

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

885

11568

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

901

11569

Ingurumen Ikerketaren Taldea (Iruña)

1015

3567

Bide Segurtasuneko 3. Taldea (Iruña)

1211

Atxikipenak ondorioak izanen ditu 2024ko ekainaren 1etik aurrera. Izan ere, Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran destinoa lortu zutenak egun horretan sartu ziren beren destinoetara. Atzeraeragin horrek ez du ondoriorik izanen agenteen ordainsarietan, baldin eta destino berriek hasieran esleitutako lanpostuari dagokion ordainsaria baino ordainsari txikiagoa badute esleituta.

3. Destinoko unitatez aldatzea lortu duten Foruzaingoko agenteek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostu berriaren jabetza. Beraz, oraingo destinoetan emanen duten azken laneguna 2024ko irailaren 30a izanen da.

4. Lehiaketaren ondoriozko lanpostu hutsak ez dira aldatu 1015 PIZa duen agenteak jarritako errekurtsoa baiestearen ondorioz.

5. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Foruzaingoko buruari, Giza Baliabideen Taldera eta Barneko Giza Baliabideen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriko deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus) eta interesdunei ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2413881