202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2655E/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deklaratzen duena bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 1418E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko erizaintzako erizain espezialistaren lanpostu huts bat betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 15ean emandako 1613E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 23an emandako 1672E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2024ko abuztuaren 30ean, hautaketarako eskaintzen diren lanpostuen ezaugarriak eta jarraibideak argitaratu ziren deialdiaren web fitxan. Horretarako, 5 egun naturaleko epea ezarri zen, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, deialdiaren 5.4 oinarriarekin bat etorriz. Oinarri horretan honako hau adierazten da: "Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere".

Lanpostuak aukeratzeko epea igaro da, eta ez da eskaerarik jaso. Beraz, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laneko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2413373