202. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2138/2024 EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko irakasle titular bat izendatzen duena.

Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu baterako mugikortasun lehiaketa ebazteko izendatutako Hautaketa Batzordearen proposamena –lehiaketa hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak deitu zuen 2024ko apirilaren 16ko 913/2024 Ebazpenaren bidez–, eta proposatutako interesdunak egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titular izendatzea honako hau:

–Óscar Martínez de Quel Pérez jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6051 zenbakidun lanpostukoa, Gorputz eta Kirol Hezkuntza jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailekoa. Tuterako campusa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2413864