1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko irailaren 18an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko bi kide ordezten dituena.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da".
Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.
Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hauek ordeztea.
Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari gisa (FETE-UGT):
–Beatriz Martínez Abadía andrea, Isabel Fernández Pan andrearen ordez.
Sortzen-Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa:
–Eneko Elizari Aldaia jauna, Nahia Garaikoetxea Salinas andrearen ordez.
Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu ziren Isabel Fernández Pan andrea, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuaren (FETE-UGT) ordezkari gisa, eta Nahia Garaikoetxea Salinas andrea, Sortzen-Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Izendatzea Beatriz Martínez Abadía andrea, Isabel Fernández Pan andrearen ordez, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari gisa (FETE-UGT), ordezten duenaren kargualditik geratzen den denborarako, hau da, 2027ko azaroaren 22ra arte, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. Izendatzea Eneko Elizari Aldaia jauna, Nahia Garaikoetxea Salinas andrearen ordez, Sortzen-Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa, ordezten duenaren kargualditik geratzen den denborarako, hau da, 2027ko azaroaren 22ra arte, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2413479