201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Urbanizazio-proiektua, Iruñelako UE-IRU-13 unitatean. Behin betiko onespena

2024ko uztailaren 1ean, udal honetako alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen. Ebazpen horren bidez hasiera batez onetsi zen urbanizazio-proiektu bat Iruñelako UE-IRU-13 unitatean, Begoña eta Arantxa Sola Atondo ahizpek eta Iruñelako Kontzejuak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio-proiektua.

Deierrin, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2413802