201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 5ean egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Liliana Claudia Pérez Garreirok sustatutako xehetasun-azterketa bat, eraberritze proposamen bat definitzeko. Eraberritze proposamen horren helburua da lehendik dagoen terraza kontserbatzea eta teilatu-hegal berri bat sortzea, teilatuaren lerroari jarraipena emanen diona, katastroko planoaren 5. poligonoko 605. katastro-lurzatian dagoen etxebizitzarako eraikuntzan. Hori dena, bat etorriz espedientean dagoen 2024ko maiatzaren 15eko dokumentuarekin.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2413767