201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 648. lurzatian. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzak 2024ko irailaren 23an eman 2024-0815 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, diruz ordaintzeko 1. poligonoko 648. lurzatiko (1. poligonoko 847. lurzati ohia) eraikigarritasunaren handitzea (Azkoiengo 3. sektoreko UT-1.1 unitate tipologikoko hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozkoa). Sustatzailea Corporación Jofemar 1971 SA da.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Azkoienen, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2413827