2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2024ko Ikaskuntza eta Zerbitzuko Proiektuen Lehiaketarako deialdiaren laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 786642.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/786642).
Iruñeko Udalak 2024ko Ikaskuntza eta Zerbitzuko Proiektuen Lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat. Argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da.
Lehena.–Deialdiaren helburua:
Ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan, eta irabazi-asmorik gabeko entitateetan, etapa bakoitzeko curriculumeko ikaskuntza-prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa.
Bigarrena.–Sari-modalitateak:
1. MODALITATEA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak.
2. MODALITATEA: DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak.
3. MODALITATEA: Lanbide Heziketako eta arte irakaskuntza arautuetako ikastetxeetako proiektuak.
4. MODALITATEA: Nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko entitate edo elkarteen proiektuetarako, baldin eta beren estatutuen arabera helburuen artean badute hezkuntza izaerako proiektuak egitea.
Hirugarrena.–Diru-zuzkidura:
14.000,00 euro
Laugarrena.–Lanak aurkezteko epea:
Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2024ko azaroaren 8an (ostirala) amaituko.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia:
Eskaerak soilik telematikoki aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, honako web-helbide honetan:
https://sedeelectronica.pamplona.es/?idioma=2
Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Iñigo Gómez Eguiluz (eskuordetuta).
Iragarkiaren kodea: L2413821