2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 75. lurzatian. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2024ko irailaren 20an, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Oteitzako udal planeamenduko 1. poligonoko 75. lurzatirako, Rubén García López Goicoecheak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oteitzan, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2413764