2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURELU LONGIDAKO KONTZEJUA
Gora jotzeko 24-00285 errekurtsoa, herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiborako lanen adjudikazioari buruz
Francisco Javier Iriarte Ducayk gora jotzeko 24-00285 errekurtsoa jarri zuen eta, horri dagokionez, ezin izan zaio epatzea jakinarazi Esteban Carlos Ustarroz Tejadari; hortaz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), aipatu pertsonei aditzera ematen zaie 2024ko uztailaren 9ko epatze hori, hitzez hitz honako hau dioena:
"Epatzea.
Honen bidez, jakinarazten dizuegu Francisco Javier Iriarte Ducayk jarritako errekurtso bat jaso dugula, Murelu Longidako Kontzejuko herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiborako lanen adjudikazioari buruzkoa, bai eta, orobat, mugaketaren gaineko erabakiari buruzkoa ere. Errekurtso hori Murelu Longidako Kontzejuari aurkeztu zaio, eta interesdun guztiei edo espedienteak ukitutako guztiei dagokie.
Indarrean dagoen araudia bete beharrez, eta parte-hartzeko eskubidea eta defentsa-eskubidea bermatzeko, ukitutako pertsona eta interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen hamar egun baliodun izanen dituztela, jakinarazpen hau jasotzen dutenetik hasita, jarritako errekurtsoaren inguruan egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.
Alegazio horiek Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendu beharko zaizkio, espedientearen zenbakia argi adierazirik: 24-00285.
Iturrama kalea 10 (sarrera, Ezkirotzetik).
31007 Iruña.
Telefonoa: 848 42 36 00.
Murelu Longidako Kontzejuko burua, Martin Huarte Ollo.
Murelu Longidako Kontzejuak eman du agiri hau, eta jakinarapen ofizialtzat jotzen da bidezko lege-ondorio guztietarako".
Murelu Longidan, 2024ko irailaren 23an.–Kontzejuko burua, Martin Huarte Ollo.
Iragarkiaren kodea: L2413833