201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1262., 1263., 1278. eta 1279. lurzatietan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2024ko irailaren 10eko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1262., 1263., 1278. eta 1279. lurzatietan (lurzati horien kokapena: José María Iribarren kaleko 10a eta 12a, eta José María Jimeno Jurío kaleko 5a eta 7a). Daniel Chivite Ciaurrizek eta Esther Vicente Cemborainek sustatu dute xehetasun-azterketa hori.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2024ko irailaren 20an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2413762