201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Legariako Udalak, 2024ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Legariako udal-mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, https://www.legaria.es/ helbidean, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2024ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2413790