2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
UE-4 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2024ko irailaren 6an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE-4 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua, Luis Ureña Marcok sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatzeko xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Izaban, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2413811