201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia, 2024-2025 ikasturtea. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 786873.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/786873).

Lehenengoa.–Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea, 2024ko uztailetik 2025eko ekainera bitartean eginiko ikastaroetan.

Bigarrena.–Eskatzaileen baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten Berriozarko biztanleek eskatu ahalko dute euskara ikasteko beka:

a) 16 urtetik gorakoa izatea.

b) Berriozarren erroldatua egotea edo egoitza soziala Berriozarren duen mikroenpresa batean edo langile autonomo gisa lan egitea.

c) Berriozarko herritarrak izan eta euskara ikasteko programetan dauden administrazioko langileek ezin dute eskaerarik egin deialdi honetan.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Dirulaguntza hauek 2025. urteko aurrekontuen 1 33500 4800000 - "Becas cursos euskera" diru-sailaren kargura joanen dira.

Edonola ere, deialdi bakoitzean ikasleak ez du 800 euro baino gehiago jasoko.

Dirulaguntzen zenbateko osoa udal aurrekontuek deialdian erabiltzeko gordetako diru-kopurua baino handiagoa bada, hainbanaketa eginen da eskatutako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak Udaletxeko erregistroan (presentzialki edo online) aurkeztuko dira, bi epe hauen barnean:

a) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abenduaren 2ra arte.

b) 2025eko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Epeak luzaezinak izanen dira. Epe horietatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.

Berriozarren, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2413824