201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 124. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, María López Jericók eta Eduardo García Valdemorosek sustatua. Xehetasun-azterketa horrek helburu du 3. poligonoko 124. lurzatiaren okupazioa aldatzea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2024ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2413832