2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzea, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko
Deialdi honen xedea da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.
Hamabost egun naturaleko epea dago parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak eskuragarri daude https://mancomunidad-valdizarbe.sedelectronica.es web-orrian eta Mankomunitatearen egoitzan, Obanosko udaletxean: Foru plaza 1, Obanos.
Obanosen, 2024ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L2414057