201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (lan-kontratudun finkoen araubidekoa da, eta hiru laurdeneko lanaldia du) eta izangaien zerrenda bat eratzeko, izan daitezkeen ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren irailaren 20ko 11/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen honako deialdi honetarako: deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (lan-kontratudun finkoen araubidekoa da, eta hiru laurdeneko lanaldia du). Orobat, deialdi honen helburua da eratzea izangaien zerrenda bat, ordezkapenak egiteko, bajak betetzeko edo errefortzu-beharretarako, hona hemen zerrenda:

Onartuak:

MINDEGUIA SALDIAS, JAVIER

REZABAL GOENAGA, IMANOL

Baztertuak: inor ere ez.

Oposizioaldiko lehen ariketa (teorikoa) eginen da azaroaren 4an, astelehenarekin, 09:00etan, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan (San Sebastian kalea 107, 31799, Erripa); hori guztia, deialdiko 8.2.2 oinarriaren arabera. Deialdian aurreikusitako hurrengo proben egutegia Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen honen edukiari buruzko iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian ere.

Erripan, 2024ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2414028