201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, hirigintza zerbitzuko buruaren lanpostuan (arkitekto teknikoa) aritzeko, aldi baterako kontratuarekin

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 6an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, hirigintza zerbitzuko buruaren lanpostuan (arkitekto teknikoa) aritzeko, aldi baterako kontratuarekin, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2413847