201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen 4 lanpostu. Epaimahaiaren aldaketa

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen arkitekto teknikoen 4 lanpostu, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, eta Giza Baliabideen Ataleko zuzendariak, 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, deialdiko epaimahaiaren osaera onetsi zuen, bat etorriz deialdiaren bosgarren oinarriarekin. Aldaketak egin direnez epaimahaiaren osaeran, honako hau,

EBATZI DUT:

1. Epaimahaiaren osaera aldatzea. Horrela, José Luis Navarro Resanoren ordez, epaimahaiburu izanen da Uxua Domblás Ibáñez, Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorreko zuzendaria. Bestetik, Beatriz Martínez Buldainen ordez, idazkari izanen da Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Epaimahaiko gainerako kargu eta kideak ebazpenean agertzen diren moduan mantenduko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es web-orrian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 19an.–Giza Baliabideen Arloko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2413729