201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kontu-hartzaile delegatuen 2 lanpostu. Bete gabe gelditu dela deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariak, 2023ko azaroaren 3an, deialdi bat onetsi zuen, kontu-hartzaile delegatuen 2 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Delako deialdia 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Eskaerak aurkezteko epean ez da izangairik aurkeztu, horrenbestez, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Deialdia hutsik geratu dela deklaratzea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2413463