201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin ibilgailu parkeko arduradunaren lanpostu bat, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa. Bete gabe gelditu dela deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendaritzak, 2023ko azaroaren 3an, onetsi zuen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin ibilgailu parkeko arduradunaren lanpostu bat Deialdi hori 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Eskaerak aurkezteko epean ez da izangairik aurkeztu, horrenbestez,

EBATZI DUT:

1.–Deialdia hutsik geratu dela deklaratzea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian (www.pamplona.es) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Giza Baliabideen Arloko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2413461