201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen 11 lanpostu, udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaileena, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

2023ko azaroaren 3an, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariaren ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen 11 lanpostu, udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaileena, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak (deialdi hori 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko azaroaren 30ean). Bat etorriz deialdiaren laugarren oinarriarekin, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

***2714**

ANDRÉS GARCÍA, JAVIER

***0546**

BAILO CALVO, INMACULADA

***2663**

ETXEBERRIA SASTRE, ESTHER

***4767**

IBÁÑEZ MAYA, RAÚL

E

***1678**

MONTOSA SÁNCHEZ, MIGUEL ÁNGEL

***4376**

PELETERO CALVO, JULIO JAVIER

E

***2703**

PERCAZ CASAJÚS, MARTÍN

***2228**

PÉREZ MURILLO, MARÍA BEGOÑA

***2235**

RAZQUIN MONDÉJAR, MARÍA PILAR (*)

***3897**

SANAGUSTÍN DENCAUSA, GRACIA MARÍA

***8506**

SÁNCHEZ AZCONA, REBECA

***1590**

SENOSIÁIN ECHARTE, JESÚS MARÍA

ARGIGARRIAK:

E = Eskatutako euskara-maila (C1) frogatzen duten izangaiak.

(*) Lekualdatzea, baina zenbait Arlotara bakarrik, Lan Osasunaren gomendioz.

Baztertuak:

–Deialdiaren 2.1.b apartatua ez betetzeagatik:

***4214** URIARTE GALBETE, LUIS ALBERTO

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren (www.pamplona.es/eu) web-orrian argitara dadila agintzea.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean, erreklamazioak egin eta eskabideetako akatsak zuzentzen ahalko dira, Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan eskaera-idazkia aurkeztuz, edo edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Giza Baliabideen Arloko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2413459