201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko erizainen 2 lanpostu. Bete gabe gelditu direla deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak, 2023ko azaroaren 3an, deialdi bat onetsi zuen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen laneko erizainen 2 lanpostu. Delako deialdia 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Eskaerak aurkezteko epean ez da izangairik aurkeztu, horrenbestez, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu web-orrian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Giza Baliabideen Arloko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2413457