2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kulturako goi-mailako teknikari tituludunen 2 lanpostu (lanpostuetako baten izena da "goi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin"). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:
Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat etorriz (deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kulturako goi-mailako teknikari tituludunen 2 lanpostu; deialdi hori onetsi zen Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariaren 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, eta 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko azaroaren 30ean), honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
–Deialdiaren oinarrien 2.1.a apartatua ez betetzeagatik:
***0457** BELVER IMAZ, ALEJANDRO
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean, erreklamazioak egin eta eskabideetako akatsak zuzentzen ahalko dira, Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan eskaera-idazkia aurkeztuz, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2413455