201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Milagroko Udaleko alkateak 2024-0463 Ebazpena eman zuen 2024ko irailaren 19an. Hona hemen:

Orri bazterreko datan, Milagroko Udaleko (Nafarroako Foru Komunitatea) alkate udalburu José Ignacio Pardo Blancok jarraian azaltzen den ebazpena eman du.

EBAZPENA:

Ikusirik Milagroko Udalaren 2024ko plantilla organikoaren onespena, zeina argitaratu baitzen 2024ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an.

Kontuan hartuz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua). Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Kontuan hartuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ez duela biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan ezartzen duela, administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko dela, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea.

Kontuan hartuz uneko beharrak eta gaur egungo ziurgabetasun egoera, administrazio publikoetan lanpostuak betetzeari buruz etorkizunean izanen den aplikazioari dagokionez, horiek ekitaldi honetan betetzea jotzen da beharrezkotzat, udal zerbitzuek ongi funtziona dezaten.

Goian aipatutako inguruabarrak kontuan hartuta, eta Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin ondoren, eta ordezkaritza sindikal horren oniritzia izanik planteatutako lan publikoaren eskaintzarentzat;

Kontuan hartuz Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean xedaturikoa lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz, bai eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudia ere, eta ikusirik Milagroko Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak;

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, alkate udalburuaren eskumena dela "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Milagroko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2024rako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

–Lanpostuaren izena: mantentze-lan orokorretako ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostuaren izena: administraria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitara ematea udal honen egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedaturikoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), aipatutako lanpostu hutsak betetzeko hautapen prozesurako deialdia egin aurreko urrats gisa, orok jakin dezaten eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien errekurtsoak jar ditzaten..

Hirugarrena.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2413708