2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez Gaztetxokoko monitore izateko bi lanpostu huts betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Bete gabe gelditu dela deklaratzea
2022ko azaroaren 30ean, Alkatetzaren 294 Ebazpena eman zen, zeinaren bidez onetsi baitzen Gaztetxokoko monitore izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Alkatetzaren uztailaren 22ko 2024/213 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak egiteko eta eskabideetako akatsak zuzentzeko.
Emandako epea igaro da, eta izangaietako batek ere ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu. Beraz, deialdiaren oinarriekin bat etorriz, eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehena.–Deialdi honetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda onartzea.
Onartutako izangaiak: inor ez.
Baztertutako izangaiak:
1.–PÉREZ UNANUA, EDURNE: A, B, C.
2.–VALERO SOLANO, MIKEL: A, B, C.
Baztertzeko arrazoiak:
a) II. eranskina.
b) III. eranskina.
c) Tasaren ordainagiria.
Bigarrena.–Onartutako pertsonarik ez dagoenez, Irurtzungo Udaleko enplegua egonkortzeko prozesuan sartuta dagoen Gaztetxoko bi monitore-lanpostu betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko iragarki oholean, ohol elektronikoan, Udalaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Irurtzunen, 2024ko irailaren 23an.─Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2413815