2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Akats-zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidekoa
2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 16an, honako deialdi hau: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidekoa. Haren iragarkian akatsa atzeman da; hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.
Honela dioen tokian:
"9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanean hasteko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako epean lanpostuaz jabetzen ez bada, galduko ditu Etxarri Aranazko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.
Honela behar du:
"9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako epean lanpostuaz jabetzen ez bada, galduko ditu Etxarri Aranazko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio."
Etxarri Aranatzen, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2413445