2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERGOIENA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean. Bete gabe gelditu dela deklaratzea
Alkatearen 2024ko irailaren 24ko 68. Ebazpenaren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen honako deialdi honetan: deialdia, Ergoieneko Udaleko garbiketako lanpostu hutsak betetzeko. Deialdi hori 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.
Aurrekoa ikusita, Ergoieneko Udaleko alkate M.ª Soledad Mozo Galarzak,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako deialdi hau bete gabe gelditu dela deklaratzea: deialdia, Ergoieneko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ergoienean, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2413845