201. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna

Ikusi da 2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, argitaratu zen deialdia (deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez).

Ikusi dira aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak, eta eskaerak aurkezteko epea iragan denez, bidezkoa da deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat, izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, eta ezartzea oposizioaldiko proba teoriko-praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdiaren 5.3 oinarriari jarraikiz:

Onartuak:

Cintruenigoko (Nafarroa) Udaltzaingoko 32 zenbakidun agentea.

Baztertuak: inor ez.

2. Izangaiei dei egitea ager daitezen probak egitera, azaroaren 25ean, goizeko 9:30ean, udaletxeko 2. solairuan. Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute, eta boligrafo urdina.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2413789