1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
393E/2024 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita zerrategi eta zurezko paletak konpontzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Instalazioa Berriobeitiko udal-mugartean dago, eta haren titularra Vicente Zalba Servicio de Reparación de Palets SL da.
Egun abian den instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.
2023ko abenduaren 19an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen bateratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, kudeatutako hondakinen zerrendan, beste hiru hondakin sartzeko, honako EHZ kode hauekin:
PROZESUA | EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDA | HONDAKINAREN DESKRIBAPENA JATORRIA |
R0309 Substantzia organikoak berrerabiltzeko prestatzea. Egurrezko paletak konpontzea. | 030101 | Egur azalen eta kortxoen hondakinak. |
150105 | Ontzi konposatuak. Automobilgintzako paleten markoak edo kartolak, ertzetan metalezko indargarriak dituztenak. |
200138 | Zura, 200137* kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa. Logistikaren eta zerbitzuen sektoreko listoiak, oholak eta tako solteak. |
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta ondorioztatu du jarraian aipatuko diren hondakinetarako eskatutako kudeaketa ezin dela baimendu egungo baldintzetan, ez baitator bat instalazioaren ingurumen funtzionamendu egokiarekin, honako arrazoi hauengatik:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDA HONDAKINAREN DESKRIBAPENA JATORRIA | UKATZEKO ARRAZOIA |
030101 Egur azalen eta kortxoen hondakinak. | Titularrak atzera egin du, errekerimendua egin ondoren. |
150105 Ontzi konposatuak. Automobilgintzako paleten markoak edo kartolak, ertzetan metalezko indargarriak dituztenak. | Hondakina egurrezko ontzitzat hartzen da, metalezko indargarriak izan arren. 150103 EHZ kodea dagokio, eta baimenduta dago. |
200138 Zura, 200137* kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa. Logistikaren eta zerbitzuen sektoreko listoiak, oholak eta tako solteak. | Jatorria ez da etxeko hondakin batena. Paleten hondarrak badira, ekoizleak Europako Batzordearen 2014/955/EB Erabakiaren 150103 EHZ kodearekin kudeatu beharko du. |
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du aurkeztu proposamenaren aurkako alegaziorik.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ukatzea zerrategi eta zurezko paletak konpontzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Instalazioa Berriobeitiko udal-mugartean dago, eta haren titularra Vicente Zalba Servicio de Reparación de Palets SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Vicente Zalba Servicio de Reparación de Palets SL enpresari eta Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2413917