1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko irailaren 18an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita foru intereseko inbertsioa dela "Autokontsumorako 48,11 MWp-eko instalazio fotovoltaikoaren proiektua", Viscofan España SLUk sustatzen duena Kasedako bere ekoizpen zentrorako deskarbonizazio planaren barruan.
2024ko apirilaren 30ean, Viscofan España SLUk eskatu du bere "Autokontsumorako 48,11 MWp-eko instalazio fotovoltaikoaren proiektua" foru intereseko inbertsioa dela deklaratzea, bat etorriz Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluarekin. Proiektu hori enpresaren Kasedako ekoizpen zentrorako deskarbonizazio planaren barruan dago.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak, proiektu hori ebaluatu ondoren, proposatzen du foru intereseko proiektua dela deklaratzea Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Izan ere, proiektua lagungarria da industriaren deskarbonizazio prozesurako, enplegua sortzeko eta eskualde horretako garapena sendotzeko, eta lerrokaturik dago 2030erako Energia Planarekin, Nafarroako Landa Garapenerako 2021-2027 aldiko Planarekin eta Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko 2030 Agendarekin.
Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea foru intereseko inbertsioa dela "Autokontsumorako 48,11 MWp-eko instalazio fotovoltaikoaren proiektua", Viscofan España SLUk sustatzen duena Kasedako bere ekoizpen zentrorako deskarbonizazio planaren barruan, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Viscofan España SLUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2413480